Urtero bezala, Bilboko Udalak bat egingo du datorren ostiralean, apirilaren 26an, ospatuko den Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin. Horretarako, emakume lesbianen errealitatea ezagutzera emateko helburua duen sentsibilizazio-kanpaina bat prestatu egin du, herritarren artean zabaltzeko eta kolektiboaren kontrako estigmei eta diskriminizazioari aurre egiteko asmoz. Hala, uriko hainbat ikur, hala nola Bilboko baldosa, bandera lesbikoaren kolorrekin margotu ditu Udalak.

Bizitzaren alor guztietan benetako berdintasuna lortzeko eta hiri inklusibo eta askotarikoa eraikitzeko bidean udalak daukan konpromisoari erantzuten dio ekimen honek. Ekimena bat dator, gainera, 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin, baita Bilboko Balioen Agiriarekin ere, Bilbao Balioen Hiria ekimenaren barruan. Egun seinalatu horretarako, Bilboko baldosa egokitu du Udalak, bandera lesbikoaren koloreekin margotuz –zenbait arrosa tonu, zuria, gorria eta laranja–.

Bilboko Udalak gonbidapena luzatzen die herritarrei, sexu-orientazioagatiko edo genero-adierazpenagatiko edozein diskriminazio, gorroto edo indarkeria desagerrarazteko bidean aurrera egiteko konpromisoarekin bat egin dezaten. Helburu horrekin, kanpaina berri hau hainbat euskarri fisikotan zabalduko da, hala nola hiri-altzarietan, udal-egoitzetako pantaila digitaletan eta Bilboko Udalaren webgune ofizialean, bai eta Udalak sare sozialetan dituen kontuetan ere: Bilbao Berdintasuna – Facebook eta Twitter (orain X)- eta Bilbao Udala –Facebook, Instagram eta Twitter (orain X).