Bilbao Basque Festeko txoko gourmet karpak ateak ireki ditu. Jaialdiak, euskal produktu bikainen inguruko dastaketez eta tailerrez eta herri-kiroletako erakustaldiez gain, musika, dantza, euskal zinemarik onena eta familia osoarentzako jarduerak biltzen ditu Areatzan.

1.500 m2-ko Txoko Gourmet karpan, jendeak euskal eskualde turistikoetako zero kilometroko produktuak dastatu eta erosi ahalko ditu: Urdaibaikoak, Arabako Errioxakoak, Gorbeialdekoak, Goierrikoak, Uribekoak, Iparraldekoak eta Tolosaldekoak. Besteak beste, Idiazabal gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, txakolina, txokolatea, eztia, hegaluzea, ogia, euskal pastela eta ardoa dastatu eta erosi ahalko ditu jendeak goizez, 11:30etik 14:30era, zein arratsaldez, 16:00etatik 19:30eraDastaketa espresak (900 plaza) gaur hasiko dira eta martxoaren 31ra arte (domeka) egingo dira, 12:00etan, 12:10ean, 13:00etan, 13:10ean eta 14:00etan, 17:00etan, 17:10ean, 18:00etan eta 18:10ean. Barikuan eta zapatuan, azken txanda 18:00etan izango da, eta, domekan, 12:00etan, 12:30ean, 13:00etan eta 13:30ean izango dira txandak.

Sukaldaritzako tailerrak 45 minutukoak izango dira, eta bertan, 400 pertsonak baino gehiagok askotariko errezetak prestatzen ikasi ahalko dute, besteak beste: Bilboko pintxo tipikoak, Eusko Label txahaleko tartarra, baserriko nigiria eta bakailao-zebitxea. Tailerrak gaurtik 31ra arte (domeka) izango dira, 12:15ean, 13:15ean, 17:15ean eta 18:15ean (domekan, 12:15ean eta 13:15ean).

Tailerretan nahiz dastaketa espresetan parte hartu nahi dutenek Txokoan bertan eman beharko dute izena. Saio horiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta eskudirutan ordaindu beharko da. Diru hori Norai Elkartearen Etorkizuna Musikatan proiektura bideratuko da, zeinak helburu baitu haur eta nerabeen bizitzak musikaren bidez eraldatzea.