Bilbon maiatzaren 3tik 11ra bitartean ospatuko den FANT – Zinema Fantastikoaren Jaialdiak ezagutzera eman du egitarau osoa, eta orain jarduera osagarrien eskaintzari proposamen berriak gehitu dizkio. Bertan musika eta proiekzioak izango dira protagonista nagusiak.

Erakusketak

Apirilaren 15etik maiatzaren 10era bitartean “Bilbotik Kaliforniara: ilustratzaile bilbotarra DC Comics-en” erakusketa izango da Barrainkuako Udaltegian. Erakusketa hau Jon Mikel Bañalesen eskutik dator, datorren maiatzaren 17an, 19:00etan, Borja Cresporekin izango dena komikiei buruz hitz egiteko. Gero, 20:00etan, erakusketaren bisita gidatua eskainiko du ere.

Apirilaren 30etik maiatzaren 31ra bitartean, “30 FANtartistas” izeneko beste erakusketa bat egingo da Café Vía de Fugan (Gordoniz kalea, 5). Erakusketa hau FANT – Zinema Fantastikoaren Jaialdiak 30 urte hauetan zehar aurkeztu dituen kartelen bilduma da. Proposamen hau NAHIARTEren eskutik dator, desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako sorkuntza artistikorako espazioa, FORMARTE – Oztoporik gabeko Arte Eskolarekin batera. 

Begoñako Udaltegiak “Robot Dreams: Amets bat marrazten” erakusketa jasoko du maiatzaren 2tik 15era bitartean. José Luis Ágreda arte zuzendariak komisariatuta, erakusketan Goya sarietan Animazioko Film Onenaren Saria irabazu duen Pablo Bergerren filmaren sortze-prozesua ikusi daiteke.

Maiatzaren 2tik, osteguna, 20ra, astelehena, “Tolkien-en mundua: Hobbiton lurraldea ezagutuz” erakusketaren txanda izango da, Begoñako Udal Liburutegiaren eskutik J.R.R, Tolkien-en lanetan oinarrituta. Proposamen honek liburuak, komikiak eta filmak bilduko ditu.

Musika eta proiekzioak

Maiatzaren 2an, osteguna, jaialdiaren hasieraren bezperan, 20:00etan, Bilborockeko gunean Skimales taldearen kontzertua izango da FANTen 30 urteurrenerako bereziki sortua.

Ikuskizun honetan, kontzertu beldurgarri eta itzel batez gozatu ahal izango da. Horretarako rock komikoko talde bilbotarrak bere “gratest hits”-ak errepasatuko ditu “Skimales Krueger Party” jaialdian.

Hori baino lehen, apirilaren 30ean, 21:30ean, "30 FANTartistas" erakusketaren inaugurazioaren ondoren, Via de Fuga kafetegia Lourdes Madow DJren erritmora izango da, astearte zonbi saioaren agertokia.

Bukatzeko, maiatzaren 10ean, jaialdiaren amaiera bezala, 22:00etan, Azkena Aretoan Saio FANTastikoa egingo da: 2 Mary DJs – Txumari Diyeisek Koldo Serra eta Borja Crespo zinemagileekin batera rock, indie, elektro, 80s eta bizarradak nahastuko dituzte.

Proiekzioak apirilaren 25ean hasiko dira, 17:30ean Barrainkuako Udaltegian, 7urtetik gorakoentzako “La vida del Calabacín” (Ma Vie de Courgette) animaziozko filmaren proiekzioarekin. Maiatzaren 2an, leku eta ordu berean, “Dilili en París” proiektatuko da, 6-12 urterako gomendatua. Bertan, Frantziara iritsi eta Pariseko Belle Époqueko bahiketa misteriotsu batzuk ikertzen dituen 6 urteko neskato baten istorioa kontatzen da. Proiekzioak jatorrizko bertsioan izango dira euskarazko azpitituluekin.

Apirilaren 26an La Perrera-Konektako Udaltegian, 18:45ean, "Beyore I Wake" proiektatuko da, lo egiteak beldurra ematen dion haur baten istorioa kontatzen duen filma, bere ametsak errealitatean bihurtzen direlako; eta 27an, "What We Do in the Shadows" dokumental faltsu bat, banpiro bat izanik eguneroko errutina zer den azaltzen duena.

Azkenik, FAS zineklubarekin batera, apirilaren 30ean "Earwig"-en txanda izango da, 19:45etan Indautxu Aretoan jarriko dena. Alberten istorioa kontatzen du, bere apartamentutik sekula irteten ez neska bat zaindu behar du. Bera Mía da eta izotzeko hortzak ditu. Hori izango da FANTen programazio osagarri guztia ordaintzeko jarduera bakarra.

Beste jarduerak

La Perrera - Konekta Udaltegian egingo diren proiekzioetaz gain, honako osagarria egingo da ere, alegia apirilaren 26an eta 27an antolatu diren "FANT & Rola" saioak, "Ametsak eta ametsgaiztoak: rol jokoak" izenburupean. Proposamen hau Rolariak Kultur Elkartearen eskutik dator eta, Freddy Krueger, aurtengo FANT Jaialdiko kartelaren protagonista, erreferentziatzat hartuta, fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko ametsezko sei mundutan barneratuko ditu parte-hartzaileak. Ostiral arratsaldean 16:00etatik 18:30era izango da, eta larunbatean 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

Maiatzaren 4an, "Apokalipsi klimatikoa: biziraupenerako eskuliburua" izeneko tailerra eskainiko da Eneko Muruzabal Elezcanorekin, 12:00etan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan – Bilboko Alondegia –, ikus-entzunezko ekoizpen jasangarri baterako nola lan egin behar den aztertzeko.

Hurrengo egunean, maiatzaren 5ean, 12:00etan, Bastida Aretoan Felipe Mugicaren Asia Fantastic Magazine Fanzinea aurkeztuko da Oscar Salazarrekin batera.

Azkenik, maiatzaren 7an, toki eta ordu berean, FANTen 30. edizioak Pitch bat izango du, euskarazko fantasiazko generoko film laburren ekoizpena bultzatzeko laguntza berria (aurten abian jarria) irabazi duen proiektua hautatzeko.